Ekide, 30 urteko historia.
Ekideren 30 urteko ibilbidea ahaleginaren, lanaren eta negozio-ikusmenaren emaitza da, aukera bakoitzari etekina ateraz.
Hiru langileren proiektu gisa hasi zen eta gaur egun, 30 urte beranduago, Ekide enpresa erabat finkatua da, 100 langile baino gehiagorekin, kide estrategiko indartsuez inguratuta eta ingeniaritzaren alorrean eta produktu berrien garapen eta fabrikazioan puntakoa. Ekide harro dago urte guzti hauetan zehar bere arrakastarako bidean agertu zaizkion aukera guztiei etekina ateratzen jakin izanaz. Ekidek etorkizunera begira jarraitzen du lan eginez, hobetuz eta azkeneko teknologiak aplikatuz, hiru abenturazale horiek enpresa bat sortzera bultzatu zituen baikortasun eta energia berarekin.