Sistema osoen hornitzaile integrala
Sistema osoen hornitzaile integral gisa definitzen dugu geure burua, eta diseinuko eta fabrikazioko prozesuetan soluzio berritzaileak ematen ditugu. Bezeroaren zehaztapenetatik abiatuta, produktuak harekin batera garatzen ditugu, begirada fabrikazio prozesuetan jarrita. Fase guztien ardura hartzen dugu, ingeniaritza eta fabrikaziotik hasi eta bezeroari entregatzeraino. Hori guztia, solaskide bakar baten bidez.
Adituak gara balio erantsi handiko multzoen diseinuan eta fabrikazioan, eta osagaiak material ugaritan integratzen ditugu ekoizpen prozesu aurreratuen aukera zabal baten bidez.
Diseinua eta ingeniaritza
Diseinuari eta kontzeptuari lotutako ingeniaritza, baita industrializazioari eta fabrikazioari ere
Mock-ups
Maketak eskala errealean, produktuaren balidazio estetiko, funtzional eta ergonomikoa egiteko
Esperientzia eta lidergoa sektore ugaritan
Bulego Teknikoak hainbat fabrikazio prozesutan duen kualifikazio handiari esker, besteak beste, tren sektorearen, automobilgintzaren, camperingaren, elektromedikuntzaren eta autobus sektorearen eskakizunetara egokitu gaitezke.
Aukera berriak aztertzeko dugun kezkari esker, erne egon gaitezke goraka datozen sektore berrien aurrean, esate baterako, energia bektoreen, mugikortasunaren eta abarreko sektoreen aurrean.
Ezagutu ezazu xeheki sektore bakoitzerako egiten ditugun proiektuak:
SOLUZIOAREKIN KONPROMETITZEN GARA
Helburu argia dugu: gure bezeroen itxaropenak gainditzea. Horretarako, proiektu bakoitzean inplikatzen gara, arrakastaraino eramango gaituen soluziorik onena lortzeko.
Gure gakoa: talde konprometitua eta
konfiantzazko bazkideen sare sendoa
Egoitza bakoitzean, diziplina anitzeko diseinatzaile eta ingeniari talde bat daukagu, produktuen eta prozesuen diseinutik hasi eta logistikaraino know-how zabala eta esperientzia handia daukana. Egunero eguneratzen gara, fabrikazio joeretan eta lantzen ditugun sektoreen ezagutza espezifikoen abangoardian egoteko.
Gainera, konfiantzazko bazkide teknologiko eta produktiboen sare sendo bat sortu dugu, bakoitza bere prozesu espezifikoan aditua eta estrategikoki kokatua; horrek aukera ematen digu gaitasunak konbinatzeko eta produktuak garatzen dituzten enpresentzako partner sendoak izateko.
Gure bereizgarria: prozesu
berezien departamentua
PROZESU BEREZIEN departamentu bat daukagu, gure ziurtagirien estandar guztiak betetzen direla bermatzen duena, eskaintza prozesutik hasi, proiektuaren definizioarekin segi, eta ekoizpenarekin eta haren kontrolarekin amaitzeko.
Soldatze, pintatze, krinpatze, itsaste eta estutze prozesuak, denak ere espezialista tituludunek gidatuak:
– RAMS/LCC ingeniariak
– International welding engineer (IWE) (EN 15085)
– European Adhesive Bonder (EAB) (DIN 6701)
– Estalduren aplikatzailea (ASTM D4228)