Diseinuari eta kontzeptuari lotutako ingeniaritzan eta industrializazioari eta fabrikazioari lotutako ingeniaritzan espezializatutako ingeniariz eta diseinatzailez osaturiko talde bat zure esanetara.
Diseinuari eta kontzeptuari lotutako ingeniaritza, eta industrializazioari eta fabrikazioari lotutakoa
Egoitza bakoitzean, diziplina anitzeko diseinatzaile eta ingeniari talde bat daukagu, diseinuari eta kontzeptuari lotutako ingeniaritzan zein industrializazioari eta fabrikazioari lotutako ingeniaritzan espezializatua, non nabarmentzekoa den gure prozesu berezien departamentuaren integrazioa.
Produktuen nahiz eskatutako molde eta tresnen diseinua eta ingeniaritza egiten ditugu, eta gehieneko balioa ematen diogu zehaztapen teknikoak eta nazioarteko araudiak betetzeari, bai eta bezeroak ezarritako epeak betetzeari ere.
DISEINU KONTZEPTUALA
DISEINU KONTZEPTUALA
Zure ideiak errealitate bihurtzen ditugu, CAD tresnarik aurreratuenak erabiliz.
INGENIARITZA
INGENIARITZA
Proiektuaren xehetasunak aztertzen eta definitzen ditugu, fabrikazio prozesuan ardaztuz eta bezeroaren beharrak eta zehaztapen teknikoak kontuan hartuz.
EGINGARRITASUN AZTERKETA
EGINGARRITASUN AZTERKETA
Proiektuak arrakastatsu izateko dauden aukerak aztertzen ditugu, eta hori ziurtatzeko alternatibarik onenak eskaintzen ditugu.
TRESNEN DISEINUA
TRESNEN DISEINUA
Piezen ekoizpena, muntai eta kalitate kontrola optimizatzeko beharrezkoak diren tresnak diseinatzen ditugu.
JASANGARRITASUNA
JASANGARRITASUNA
Jasangarritasunari begira gaude. Proiektuaren fase bakoitzean prozesuak eta baliabideak optimizatzen ditugu, betiere irtenbide teknologiko eraginkorrenak eta ingurunea errespetatzen dutenak eskainiz, eta fabrikazioan diseinu jasangarriak, arinak eta errepikakorrak eginez.
KALKULUA ETA SIMULAZIOA
KALKULUA ETA SIMULAZIOA
Tresnarik aurreratuenak ditugu kalkulua eta egiturazko optimizazioa oso azkar egiteko. Besteak beste, FEM simulazio tresna nagusiak dauzkagu (Elementu Finituen Analisia).
INGENIARITZA LOGISTIKOA
INGENIARITZA LOGISTIKOA
Logistika zerbitzu osoa. Enbalajearen eta kaiola logistikoaren diseinua eta optimizazioa, bezero bakoitzaren beharretara egokituz, eta, aldi berean, ingurumen inpaktu txikieneko aukerei lehentasuna emanez.
KALITATEA
KALITATEA
Kalitaterako orientazioa, hainbat ziurtagiri lortu izanak ematen duen bermearekin. Era berean, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten dugu, horixe baita gure enpresaren oinarrietako bat.
LONG-TERM SUPPORT
LONG-TERM SUPPORT
Epe luzerako zerbitzua ematen dugu, eta ordezko osagaiak eskaintzen ditugu, gure bezeroen produktuek bizitza luzea izango dutela ziurtatzeko.