EKIDE GROUP-ek bat egin du Nazio Batuen Mundu Itunarekin

Ekide Group-ek Nazio Batuen Mundu Itunari atxikitzea erabaki du, 2021eko martxoan ospatutako azkeneko Administrazio Kontseiluan, etika eta giza eskubideen aldeko konpromiso argia erakutsiz.

Ekide Group-en Giza Eskubideei, Lan Eskubideei, Ingurumenari eta Ustelkeriaren aurkako borrokari dagozkien Mundu Itunaren Hamar Printzipioak babestu eta garatzen ditugu. Gainera, Mundu Ituna eta haren printzipioak gure estrategiaren, kulturaren eta eguneroko ekintza arruntenen parte izatea hitzeman dugu, bai eta Nazio Batuen Garapeneko Helburuak, eta zehazkiago, Garapen Jasangarriko Helburuak, erdiesten lagunduko duten lankidetza-proiektuetan inplikatzea ere.

 

Nazio Batuen Nazioarteko Ituneko 10 printzipioak honako hauen ondorio dira:

  • Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
  • Nazioarteko Lan Erakundearen Adierazpena, Oinarrizko Printzipio eta Lan Eskubideen inguruan.
  • Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Batzarraren Rioko Adierazpena.
  • Ustelkeriaren kontrako Nazio Batuen Hitzarmena.

 

Nazioarteko Itunaren 10 printzipioak hauek dira:

 

Giza eskubideak:

  1. Enpresek nazioarteko oinarrizko giza eskubideen babesa bultzatu eta errespetatu behar dute, beren eragin eremuaren barruan.
  2. Enpresek ziurtatu behar dute beren enpresak ez direla giza eskubideen urraketan konplizeak.

 

Lan estandarrak:

  1. Enpresek afiliazio askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubidearen benetako aitorpena babestu behar dituzte.
  1. Enpresek behartuta edo indarpean egin beharreko lan oro ezabatzen lagundu behar dute.
  1. Enpresek haurren lana desagerrarazten lagundu behar dute.
  1. Enpresek enpleguan eta okupazioan diskriminazio jardunbideak indargabetzen lagundu behar dute.

 

Ingurumena:

  1. Enpresek ingurumenaren aldeko prebentzio ikuspegia eduki behar dute.
  1. Enpresek ingurumen erantzukizun handiagoa sustatzen duten ekimenak bultzatu behar dituzte.
  1. Enpresek ingurumena errespetatzen duten teknologiak garatzen eta hedatzen lagundu behar dute.

 

Ustelkeriaren aurkakoa:

  1. Enpresek edozein eratako ustelkeriaren aurka lan egin behar dute, baita estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere.

 

 

munduko itunaren 10 printzipioak

munduko itunaren 10 printzipioak