EKIDE Group-ek Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren bisita jaso du

Joan den apirilaren 14an, Eusko Jaurlaritzako delegazioaren bisita izan genuen Arrasateko gure instalazioetan

Javier Zarraonaindia, Industriako Sailburuordea, eta Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordea buru zituen ordezkaritza Ekide Group-era hurbildu zen, gure etorkizuneko proiektua ezagutzeko interesez.

Bisitak Ekide Group-en egoitza nagusian izan zuen hasiera, Ingeniaritza eta Fabrikazioa, Kontrol Tresnak eta Ikusmen Artifizialeko negozioa barne hartzen dituena, ondoren, galdaragintzako proiektuetan espezializatuta dagoen Ekide Argatek ekoizpen-instalazioetan jarraitzeko.

Instalazioak bisitatu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak lehen eskutik izan zuen anbizio handiko inbertsio-planaren berri, 2021-2025 aldirako gure plan estrategikorekin bat datorrena.

Era berean, inbertsio-plan honek, ekoizpen-fluxuen optimizazioari esker, efizientzia hobetzen lagunduko digu, eta baita langileen segurtasuna hobetzen ere.

Gainera, inbertsio handiak egingo dira makinerian. Nabarmentzekoa da ibilgailuetako osagarriak, hala nola autobus eta trenak, arintzea posible egiten duten lotura teknologien aldeko apustua, Ekide Group-ek zinez sinesten duen jasangarritasun-helburuak erdiesten lagunduko duena.

Azkenik, Covid-19ak eragindako atzerakada bat izan bada ere, inbertsio-planak Ekide Group-en hazkundeari bultzada berri bat emango dio, aldi berean lanpostu berriak sortuz hurrengo urteetan.

 

visita-gobierno vasco- ekide group 1