“Euskal Camper Premium” berriak aurkeztu dira, EKIDE GROUP-en parte hartzearekin

Ekide Group-ek SMART COMFORT PLATFORM 4.0. proeiktuaren baitan aurkeztu berri diren “Maite” eta “Aiala” camperren garapen eta fabrikazioan parte hartzen du.

Joan den astean aurkeztu zen SMART CONFORT PLATFORM 4.0 proiektua Alegria-Activity enpresaren instalazioetan. Proiektu honen ondorioz, material berritzaileak eta ekipamendu adimenduna eskaintzen dituzten 2 furgoneta-modelo sortu dira: “Maite”, Sprinter modeloaren bilakaera camperizatua, eta “Aiala”, Gasteizko Mercedesen lantegian ekoizten den V Klasean oinarritutakoa.

 

 

Ekidek Campering sektorera bideratutako ingeniaritza taldearen bitartez izan du proiektu honetan lan egiteko aukera. Zehazkiago, furgoneta horien sabaiak garatzeko arduradunak izan dira, diseinu kontzeptual, ingeniaritza, prototipatze eta amaierako industrializazioa gain hartuz.

Izan ere, Ekidek, Campering sektorera bideratutako sailari esker, aparteko kalitatezko sabai jasogarrien diseinu eta ekoizpeneko zerbitzu integrala eskaintzen du, puntako autokarabana-ekoizle eta Europako ospe handiko camperizatzaileei zuzenduta.

3D de un techo de furgoneta

SMART COMFORT PLATFORM 4.0 enpresa-berrikuntza proiektu bat da, ikerketa eta garapenean liderrak diren euskal enpresen partzuergoak osatua. Gainera, CIDETEC eta VICOMTECH zentro teknologikoen laguntza izan du, bai eta erakunde publikoen laguntza eta kofinantziazioa ere, hala nola Eusko Jaurlaritzarena, HAZITEK laguntza-programaren bidez, Arabako Foru Aldundiarena Álava Innova programaren bidez, eta Europar Batasunarena 2014-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSEN (EGEF) bidez.

SMART COMFORT PLATFORM 4.0 proiektuak material aurreratu eta jasangarriak garatzen ditu, bai eta premium ibilgailuen plataformen barruko erosotasuna bermatzeko funtzio pertsonalizatuak erdiesteko ekipamendu adimendunak ere.

 

Arantxa Tapia en presentación de camper

 

Ekiderekin batera, Obekinematics powered by Hettich, Industrias Químicas IrurenaMaierOptimus 3D, Rotobasque eta Segula Technologies. enpresek parte hartu dute.

Ekide aurkezpen-ekitaldian izan da gainontzeko enpresa eragileekin batera, eta bertan izan dira proiektua sustatu duten enpresetako arduradunak, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia, zeinak mota honetako proiektuek gure lurraldean duten garrantzia azpimarratu duen.

 

presentacion del camper maite y aiala