Balio erantsi handiko multzoak fabrikatzen ditugu, osagaiak material ugaritan integratuz, teknologia aurreratuen aukera zabal batekin.
Know-how zabala materia anitzeko prozesuetan
Ingeniaritza eta fabrikazio mailan dugun know-how zabalari esker, balio handiko osagaiak eskaintzen ditugu hainbat materialetan, ekoizpen prozesurik aurreratuenak erabiliz.
Urte askotako esperientziari esker, konplexutasun handiko mihiztadurak garatu ditzakegu.
– Biltegi automatikoa
– 2D laser mozketa
– 3D laser mozketa
– Hodi laser mozketa
– Puntzatzeko makinak
– 3 ardatzeko CNC mekanizazioa
– 5 ardatzeko CNC mekanizazioa
– Soldadura ekipamenduak
– Kurbatzeko makina
– Estanpazioa
– Enbutizioa
– Bizarrak kentzeko makina
Material konposatu aurreratuez fabrikatzen ditugu piezak, eskakizun handiko proiektuetarako pisu-zurruntasun ratio ezin hobeekin.
– Eskuzko ijezketa
– SMC
– Pre-preg (Autoklabea)
– Infusioa
EKIPANEL
Gainera, arlo horretan dugun know how zabalak aukera eman digu produktu propio bat sortzeko: Ekipanel, lurzoruetarako sandwich panel bat, trenbide-sektorerako, nautikorako edo autobus-sektorerako.
Esperientzia handia dugu pieza termoplastikoak injektatzen, prototipoen eta serie laburren fabrikazioaren zerbitzura.
– Plastiko injekzioa
Lotura teknologiak, kalitate gorena eta iraunkortasuna
Arreta berezia jartzen dugu lotura teknologietan, ziurtapen zorrotzak betetzen dituzten prozesuak baitira, garatutako multzoei kalitaterik eta iraunkortasunik handiena emateko.
– Itsaspena
– Bonding kabina (DIN 6701 A2 & DIN 2307)
– Soldadura robotak (EN 15085 CL1)
– Eskuzko soldadura (aluminioa eta altzairu herdoilgaitza)
– Marruskadura bidezko soldadura (SFW)
– Laser bidezko soldadura
– Ultrasoinuen saiakuntza
– Likido sarkorren analisia
– Partikula magnetikoen analisia
– Makrografia
Multzo konplexuen muntaia
Multzo konplexuak mihiztatzeko instalazio optimizatuak dauzkagu, eta bezeroaren zehaztapenen arabera dihardugu, efizientzia maila handiarekin.
Eskakizun handiko akaberak: kalitate goreneko azken produktua
Fabrikazio prozesua ixteko, kalitate goreneko akaberak integratzen ditugu, azken produktuak gure bezeroek zehaztutako premiei erantzun diezaien, itxurari, testurari eta azken portaerari dagokienez, horretarako diseinatuak izan direnez gero.
– Pintura likidoko kabinak
– Pintura robotak
– Pintura hautsa
– Leunketa
– Serigrafia
– Laser grabaketa
– Kromaketa
Beste akabera batzuk gertuko hornitzaile homologatuen artean azpikontratatzen dira (KTL, anodizatzea, pasibatzea, galbanizatzea, zinkeztatzea…).
Saiakuntzak egitea: araudi zorrotzak betetzea
Gure produktuek behar dituzten saiakuntzak egiten ditugu, kalitaterik eta segurtasunik handiena eta araudi zorrotzak betetzen direla ziurtatzeko. Horretarako, konfiantzazko diziplina anitzeko laborategien sare batekin lan egiten dugu. Indarrean dauden nazioko eta nazioarteko arauen arabera akreditatutako laborategiak dira.