MAKETAK ETA ERREALITATE BIRTUALA

Fabrikazio eta prototipatze prozesuen aukera zabala, serieko fabrikazioa abian jarri aurretik, alderdi estetikoak eta funtzionalak egiaztatzeko aukera ematen digutenak.

Errealitatea fidelki erreplikatzen duten maketak

Birdiseinatze denborak laburtzeko, kostuak murrizteko eta azken emaitza optimizatzeko, gure EkimenLab zentroan errealitatea fidelki erreplikatzen duten eskala errealeko maketak egiten ditugu; honela, produktuaren kontzeptu estetiko, ergonomiko eta funtzionalak aztertu eta egiaztatu ahal izaten ditugu errealismo handiko ingurune batean, seriean fabrikatu aurretik.

EkimenLab berrikuntza proiektu berriak garatzeko espazio partekatu bat da, Ekideren eta Sormenen arteko lankidetzatik sortua.

Proiektuak

Manilako metroa, Filipinak – Maketa

Manilako metro proiektuaren balidazio estetiko eta ergonomikoa eskala errealean egiteko maketa bat eraikitzea.
Maketaren irismena: bagoi osoa + aurreko burualdea + gidatzeko kabina
Maketa fabrikatzeko ingeniaritza eta garapena.
Akabera errealekin simulatutako materialak.

Docklandseko metroa, Londres – Maketa

Doclandseko metro proiektuaren balidazio estetiko eta ergonomikoa eskala errealean egiteko maketa bat eraikitzea.
Maketaren irismena: bagoi osoa + aurreko burualdea + gidatzeko kabina
Maketa fabrikatzeko ingeniaritza eta garapena.
Akabera errealekin simulatutako materialak.

Mexiko Hiriko metroa – Maketa eta errealitate birtuala

Mexiko Hiriko metro proiektuaren balidazio estetiko eta ergonomikoa eskala errealean egiteko maketa bat eraikitzea.
Maketaren irismena: kanpoko eta barruko aurrealdea/gidatzeko kabina
Maketa fabrikatzeko ingeniaritza eta garapena.
Akabera errealekin simulatutako materialak.
ERREALITATE BIRTUALA. Balidazio ergonomiko, estetiko eta bolumetrikoa egiteko maketetan VR teknologia ikertzea eta ezartzea.

Australiako NSW eskualde trena – Maketa

Australiako NSW proiektuaren balidazio estetiko eta ergonomikoa eskala errealean egiteko maketa bat eraikitzea.
Maketaren irismena: buffet bagoi osoa + ekipajea eramateko bagoi osoa.
Maketak fabrikatzeko ingeniaritza eta garapena.
Akabera errealekin simulatutako materialak.