Espezialistak gara tren sektorerako ‘giltza eskura’ osagaien diseinuan, ingeniaritzan eta fabrikazioan.
Sistemen ingeniaritzan eta eskatutako kalitate maila bermatzen duen ekoizpen
arduratsuan oinarritutako proposamenarekin dihardugu.
Nazioarteko merkatuan erreferenteak diren enpresentzat lan egiten dugu.
Gaur egun 25 tren proiektu baino gehiagotan, murgilduta gaude, Europan, Amerikan, Asian, Ozeanian eta Afrikan.
Barne multzoetatik bagoi osoetara
Banakako produktuak zein interiorismoko soluzio osoak garatzen ditugu; horien artean, litera bagoiak.
EKIPANEL
LURZORUETARAKO PANELEN SISTEMA
Gure zerbitzuak
Ingeniaritza, produktuaren garapena
Egingarritasun azterketa
Fabrikazioa
Akaberak
Muntaketa
Suarekiko erresistentziari eta iraunkortasunari buruzko testak
Kalitate kontrola eta auditoretzak
Diseinu logistikoa
Biltegiratzea
Kalitate ziurtatua
Gure esperientziak eta know-howak bermatzen dute kalitatea, eta horri goi mailako ziurtagiriak eta kalitate kontrol zorrotzak gehitu behar zaizkio.
Gure fabrikazio prozesuen eta osagaien fidagarritasuna IRIS ziurtagiriak bermatzen du, izan ere, horixe da tren sektorean kalitatea kudeatzeko erreferentziazko marka.
IRIS ziurtagiriak zabaldu egiten du kalitatea kudeatzeko sistemei buruzko ISO 9001 araua, EKIDEk lehendik ere bazeukana, tren sektoreari aplika dakizkiokeen eskakizun bereziak barne, eta arreta berezia jartzen du proiektuen kudeaketan, zaharkitzearen kudeaketan, RAMS estrategietan (Reliability Availability Maintenance and Safety) eta LCC estrategietan (Life Cycle Cost), hornidura katean eta prozesu berezien balidazioan, besteak beste.