Hastapenak

Saiolaneko ordezkari talde batek 1988ko Hannoverreko Industria Azokara egindako bisita batean metodo baten berri izan zuten, Europan oso hedatua zegoen arren Espainian oso berritzailea eta arraroa zena: Zenbakizko Kontrol bidezko grabatze sistemak.

Honela, Saiolanek eta Mondragon Unibertsitateak ZKK (zenbakizko kontrol konputerizatu) bidezko grabatze sistemaren inguruko azterlan bat bultzatu zuten eta negozio-aukera bat ikusi zuten industriaren alorrean, enpresa gehienek zerbitzu hauen beharra zutela adierazi baitzuten.

Aldi berean, etorkizuna informatikan zegoen, hau da, CAD/CAM-ean.