Jarduera alor berria
1994an, Ekide S.L. alor berri honetaz jabetu zen. Honela, 1995 eta 1996 urte artean, Rapid Prototyping-ari buruz hainbat azterlan burutu ziren jarduera hau negozio-ildo berri gisa ezartzeko xedearekin.
Fagor Electrodomésticos enpresarekin harremanak abian jarri ziren, proiektuan interes berezia baitzuen, bere Prototipoen atala zaharkituta zegoelako eta hura berritzea oso garestia zelako.
Ekidek jarduera berri honen aldeko apustua egin zuen baliabideak inbertituz teknologian eta instalazioetan.